Itun Zaharra

Itun Berria

Job 23:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jobec aldiz ihardestean erran çuen:

2. Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene çauria eguin duen escua garratzago dago ene auhenac samin diren baino.

3. Norc emanen darot eçagut deçadan ene Jaincoa, aurki deçadan eta goan nadien haren tronuraino?

4. Haren aitzinera athera neçaque ene haucia, eta ene ahoa bethe neçaque ene arrangurez,

5. Jaquin detzadan ihardetsico darozquidan hitzac eta eçagut deçadan erranen darotana.

6. Ez nuque nahi bere indar gaitzarequin iharduc leçan enequin, ez-eta leher ninçan bere handitasun dorphearen azpian.

7. Çucentasuna athera beça ene contra, eta garaitiar ilki bedi ene haucia.

8. Bainan iguzqui-haicera eguiten badut, ez da aguercen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten.

9. Ezquer itzulcen banaiz, cer eguinen dut? ez dut atzemanen; escuin eguiten badut, ez dut ikusico.

10. Berac ordean badaqui ene bidea, eta frogatu nau suan iragaiten den urhea beçala.

Irakurri kapitulu osoa Job 23