Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jobec aldiz ihardestean erran çuen:

2. Orai ere uherrez bethea da ene solasa, eta ene çauria eguin duen escua garratzago dago ene auhenac samin diren baino.

3. Norc emanen darot eçagut deçadan ene Jaincoa, aurki deçadan eta goan nadien haren tronuraino?

4. Haren aitzinera athera neçaque ene haucia, eta ene ahoa bethe neçaque ene arrangurez,

5. Jaquin detzadan ihardetsico darozquidan hitzac eta eçagut deçadan erranen darotana.

6. Ez nuque nahi bere indar gaitzarequin iharduc leçan enequin, ez-eta leher ninçan bere handitasun dorphearen azpian.

7. Çucentasuna athera beça ene contra, eta garaitiar ilki bedi ene haucia.

8. Bainan iguzqui-haicera eguiten badut, ez da aguercen; mendebalera banoha, ez dut ardiesten.

9. Ezquer itzulcen banaiz, cer eguinen dut? ez dut atzemanen; escuin eguiten badut, ez dut ikusico.

10. Berac ordean badaqui ene bidea, eta frogatu nau suan iragaiten den urhea beçala.

11. Ene oina haren hatzei jarraiqui da, haren bidea iduqui du, eta ez naiz hartaric makurtu.

12. Haren ahoco manamenduetaric ez dut guibel eguin, ene bihotzean çaindu ditut haren ezpainetaco hitzac.

13. Hura bakarric da alabainan dena, eta nihorc ecin ceiherraraz deçaque haren gogoa; eta haren izpirituac nahi duen gucia eguiten du

14. Bere nahia ene gainean duenean bethe, berce halaco asco escuan ditu.

15. Hargatic nahasten nau haren beguitharteac, eta beguiratzen diodanean, lotzen çait ikara.

16. Jaincoac amor eraguin dio ene bihotzari, eta Ahalorotacoac nau asaldatu.

17. Ilhumbe inguratzen nindutenen gatic ecen ez naiz galdu, eta hedoiac ez du bere lambroaz itsutu ene beguithartea.