Itun Zaharra

Itun Berria

Job 22:22-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Haren ahotic har çaçu leguea, eta haren hitzac çure bihotzean eçar çatzu.

23. Baldin Ahalorotacoa gana itzulcen baçare, berritan eçarria içanen çare çure çorionean, eta gaizquia urrun igorriren duçu çure olhatic.

24. Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezco uharrac.

25. Ahalorotacoa çure etsaien contra içanen da, eta dirua metatuco da çure etchean.

26. Orduan Ahalorotacoa baithan aurkituren duçu çure gogo gucia, eta Jaincoa ganat alchaturen duçu beguithartea.

27. Othoizturen duçu, eta ençunen çaitu, eta bozcarioz betheco ditutzu haren alderaco çure botuac.

28. Asmu bat eguinen duçunean, gauça escura ethorrico çaitzu, eta arguiac dirdiratuco du çure bideetan.

29. Ecen aphaldua içan dena, ospean içanen da, eta beguiac beheititu dituena, hura salbatuco da.

30. Hobengabea salbatuco da, bere escuen garbitasunaz salbatuco da ordean.

Irakurri kapitulu osoa Job 22