Itun Zaharra

Itun Berria

Job 22:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Noiz-ere harec betheac baitzituzten etcheac ontasunez. Urrun ni ganic hequien ustequeriac!

19. Çucenec ikusiren dituzte galcen, eta bozturen dira; irain eguinen daroete hobengabeac.

20. Goratu ciren eta ez othe dira lurrerat eragotziac içan? eta suac ez othe ditu hequien ondarrac iretsi?

21. Jaincoaren nahiari eguioçu beraz amor, eta içan çaçu baquea, eta horreletan çorion guciac içanen ditutzu.

22. Haren ahotic har çaçu leguea, eta haren hitzac çure bihotzean eçar çatzu.

23. Baldin Ahalorotacoa gana itzulcen baçare, berritan eçarria içanen çare çure çorionean, eta gaizquia urrun igorriren duçu çure olhatic.

24. Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezco uharrac.

Irakurri kapitulu osoa Job 22