Itun Zaharra

Itun Berria

Job 22:17-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ceinec Jaincoari erraten baitzaroten: Urrunt hadi gu ganic; eta ceinec hura baitzaducaten Ahalorotaco Jaunac deusen eguiteco ahalic ez balu beçala,

18. Noiz-ere harec betheac baitzituzten etcheac ontasunez. Urrun ni ganic hequien ustequeriac!

19. Çucenec ikusiren dituzte galcen, eta bozturen dira; irain eguinen daroete hobengabeac.

20. Goratu ciren eta ez othe dira lurrerat eragotziac içan? eta suac ez othe ditu hequien ondarrac iretsi?

21. Jaincoaren nahiari eguioçu beraz amor, eta içan çaçu baquea, eta horreletan çorion guciac içanen ditutzu.

22. Haren ahotic har çaçu leguea, eta haren hitzac çure bihotzean eçar çatzu.

23. Baldin Ahalorotacoa gana itzulcen baçare, berritan eçarria içanen çare çure çorionean, eta gaizquia urrun igorriren duçu çure olhatic.

24. Lur-orde, emanen darotzu harria; eta harri-orde, urhezco uharrac.

25. Ahalorotacoa çure etsaien contra içanen da, eta dirua metatuco da çure etchean.

26. Orduan Ahalorotacoa baithan aurkituren duçu çure gogo gucia, eta Jaincoa ganat alchaturen duçu beguithartea.

Irakurri kapitulu osoa Job 22