Itun Zaharra

Itun Berria

Job 22:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen:

2. Guiçona, çuhurcia oso baten jabe balitz-ere, Jaincoari erkatzeco othe da?

3. Çucena baçare ere certaz oncen da Jaincoa? edo cer ematen dioçu, garbia içanic ere çure bidea?

4. Beldurrez harico othe da çurequin solas xuritzen, eta juiamendutara çurequin atheraco othe da?

5. Ez othe çaitu çafratzen çure malçurqueria handiaren eta nihonereco gaizquien gatic?

6. Alabainan, ariaric gabe çure anaiei kendu dioçute beren bahia, eta buluçac gabetu dituçu beren soinecoetaric.

7. Akitua cenari ez dioçu eman ura, eta oguia gose cenari kendu dioçu.

8. Çure besoco indarraren itzalean goçatzen cinduen lurra, eta hascarrenarena eguinez escuperatzen cinduen.

Irakurri kapitulu osoa Job 22