Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Alabainan çure tzarqueriaren irakaspenac dira çure ahoan, eta burho arthiquitzaileen hatzetan çabilça.

6. Çure ahoac hobendun atheratuco çaitu, eta ez nic; eta çure ezpainec cerorriri ihardetsiren darotzute.

7. Guiçonetaric lehembicicoa sorthu othe çare? aldapac baino lehen içan othe çare eguina?      

8. Çure beharria Jaincoaren asmuetan othe cen, eta haren çuhurcia ez othe da çurearen bethe?

9. Cer daquiçu guc ez daquigunic? cer argui duçu guc hartu ez dugunic?

10. Badira guthartean adineco guiçonac, asco urthezcoac, çure aitac baino hainitzez çaharragoac.

11. Çu gogoan eçarcea gaitz othe leiquio Jaincoari? Bainan çure solas tzarrec ez dute aguincen hori.

12. Cerc hancen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begui harritu horiec, handitasun çoro batzuz iduri amesten duçula?

Irakurri kapitulu osoa Job 15