Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:27-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Guicenac estali dio beguithartea eta gança dariote haren sabetsei.

28. Hiri debuilatuetan eguin du bere egoitza, eta hobi bilhacatuac diren etche hustuetan.

29. Ez da aberastuco, haren onec ez dute iraunen, eta lurrean ez du eguinen bere erroa.

30. Ilhumbeetaric ez da ilkico, garrac iharraracico ditu haren adarrac, eta Jaunaren ahoco hatsac sunsiaracico du.

31. Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferric erabiliren, nolazbaico preciotan berreroz daitequela.

32. Galduco da bere egunac bethegabetaric, eta ihartuco çaizquio bere escuac.

33. Cirphilduco da, bere mahatsa lehen lorean galcen duen aihena iduri, bere lorea arthiquitzen duen oliba beçala.

34. Alabainan goritasunic gabe içanen dira aleguiacariac bildu onac, eta suac erreco ditu emaitzac gogotic harcen dituztenen olhac.

35. Oinhacearen aita da, gaixtaqueria sorcen da haren ganic, eta haren barnea cimarkuqueta dabila.

Irakurri kapitulu osoa Job 15