Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:22-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Alde orotaric ezpatac ikusten dituela, ez du uste gauetic itzul daitequeela egunera.

23. Bere oguiaren bilhatzera eguiten duenean, uste du bere egun belça gainera ethorria duela.

24. Atsecabeac ikaran iduquiren du, eta grinac inguratuco du, gudurat han den erregue bat beçala.

25. Ecen Jaincoaren contra hedatu du bere escua, eta Ahalorotacoaren contra da gogortu.

26. Burua goraric laster eguin du haren contra, eta burgoitasun gaitzaz harmatu da.

27. Guicenac estali dio beguithartea eta gança dariote haren sabetsei.

28. Hiri debuilatuetan eguin du bere egoitza, eta hobi bilhacatuac diren etche hustuetan.

29. Ez da aberastuco, haren onec ez dute iraunen, eta lurrean ez du eguinen bere erroa.

30. Ilhumbeetaric ez da ilkico, garrac iharraracico ditu haren adarrac, eta Jaunaren ahoco hatsac sunsiaracico du.

31. Ez du, bere burua enganatuz, sinheste alferric erabiliren, nolazbaico preciotan berreroz daitequela.

Irakurri kapitulu osoa Job 15