Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:10-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Badira guthartean adineco guiçonac, asco urthezcoac, çure aitac baino hainitzez çaharragoac.

11. Çu gogoan eçarcea gaitz othe leiquio Jaincoari? Bainan çure solas tzarrec ez dute aguincen hori.

12. Cerc hancen darotzu bihotza, eta nolaz ditutzu begui harritu horiec, handitasun çoro batzuz iduri amesten duçula?

13. Cerc Jaincoaren contra haçarazten du çure gogoa, çuc ahotic atheratzeco holaco solasac?

14. Cer da guiçona, notha gabe içateco; eta emaztequia ganic sorthua dena, çucençat aguerceco?

15. Huna Jaincoaren sainduac berac ez direla aldacortasunic gabe, eta ceruac haren aitzinean ez direla garbi.

16. Cembatez guiçona, gaizquia ura beçala edaten duena, ez da hastiagarriago eta ezdeusago?

17. Arguituco çaitut, adi neçaçu; ikusi dudana erranen darotzut.

18. Çuhurrec aithorcen dute eta ez gordetzen jaquin dutena beren arbasoetaric,

19. Ceinei bakarric emana içan baitzaroete lur hau, eta arrotza ez dute utzi hemendic iragaitera.

20. Egun oroz gaixtaguina hampurustuz dihoa, eta ez da jaquina cer iraunen duen haren nausitasun gaixtoac.

21. Icialduraco otsac dira bethi haren beharrietan; eta baquea denean, hura bethi celatei nabarmendua dago.

22. Alde orotaric ezpatac ikusten dituela, ez du uste gauetic itzul daitequeela egunera.

23. Bere oguiaren bilhatzera eguiten duenean, uste du bere egun belça gainera ethorria duela.

Irakurri kapitulu osoa Job 15