Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Aldiz Eliphaz Themandarrac ihardestean erran çuen:

2. Çuhurrac, haiceari beçala minçatuz, ihardetsiren othe du, eta berotuz bere barnea?

3. Çure solasetan çure bardinetic gorago denari jaçarcen dioçu, eta çuretzat on ez dena erasten duçu.

4. Çure baithan den becembatean haritu çare Jaincoaren beldurraren eceztatzera, eta haren aitzinetic othoitzaren iraiztera.

5. Alabainan çure tzarqueriaren irakaspenac dira çure ahoan, eta burho arthiquitzaileen hatzetan çabilça.

Irakurri kapitulu osoa Job 15