Itun Zaharra

Itun Berria

Job 13:8-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Jaincoaren lagunçara heldu othe çarete, eta haren alde erabaquitzera hari çarete?

9. Ala hori othe da Jaincoaren gogaraco, ceinarençat deusere ez baita gorderic? ala hura engana uste duçue guiçon bat beçala çuen maulez?

10. Berac jaçarrico darotzuete, ceren amarruca baitaducaçue haren alderdia.

11. Higuituco den beçain sarri, asaldutan eçarrico çaituztete; eta çuen gainera erorico da haren ganicaco laztura.

12. Çuen orhoitzapena jarrico da herrautsaren pare, eta çuen buruac lohira bihurtuac içanen dira.

13. Çaudezte aphur bat ixilic, erran detzadan gogoac emanen darozquidanac.

14. Cergatic circicatzen dut horcez ene haraguia eta derabilcat ene bicia escuetan?

15. Hil banindeça ere Jaincoac, haren baithan lagoque ene iguriquitza; eta halaric-ere jaçarrico diot ene bici-moldeari haren aitzinean.

16. Eta bere içanen da ene salbatzailea, ecic haren aitzinera ez da itchura-eguileric aguertuco.

17. Ençun çaçue ene solasa, eta çuen beharriac ardiets betza asmacari hauquiec.

18. Baldin juiatua baninz, badaquit çucena nindaqueela atzemana.

19. Nor da juiamendutara enequin atheraco dena? Ethor bedi; certaco ixilic egonen naiz iraunguitzen?

20. Jauna, bi gauça niri ez eguiteaz çaitut othoizten, eta orduan ez diot çure beguitharteari ene burua gordeco.

21. Urrun çaçu ene gainetic çure escua, eta çure beldurrac ez beneça ikara.

Irakurri kapitulu osoa Job 13