Itun Zaharra

Itun Berria

Job 13:21-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Urrun çaçu ene gainetic çure escua, eta çure beldurrac ez beneça ikara.

22. Deith neçaçu, eta ihardetsiren darotzut; edo bercela minçaturen natzaitzu, eta çuc ihardets diçadaçu.      

23. Cer dira ene gaizquiac eta bekatuac? erakuts daroztatzu ene tzarqueria eta hobenac.

24. Cergatic gordetzen darotaçu çure beguithartea, eta naducaçu çure etsaitzat?

25. Haiceac daraman hosto baten contra erakusten duçu çure indarra, eta lasto ihar baten ondotic çabilça.

26. Ecen garraztasunac iscribatzen ditutzu ene contra, eta ene gaztetasuneco bekatuen gatic nahi nauçu xahutu.

27. Estequetan eçarri ditutzu ene oinac; beguia iduqui dioçute ene bidexca guciei, eta ene oinhatzei beguiz egotu çare;

28. Ni usteldura poci bat beçala eceztatzera nihoalaric eta biphiec jaten duten soineco bat iduri dudalaric.

Irakurri kapitulu osoa Job 13