Itun Zaharra

Itun Berria

Job 13:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Çuen jaquitatea beçain urrun hedatzen da ene eçagutza, eta çuen bethe banaiz.

3. Bainan halere minçatuco natzaio Ahalorotacoari, eta Jaincoarequin nahi dut iharduqui;

4. Lehenic erakutsiz gueçur-asmatzaile batzu çaretela eta irakaspen tzarrei çarraiztela.

5. Eta oxala ixilic egoten bacinete, çuhurçat hartuac içan çaiteztençat!

6. Ençun çatzue beraz ene erançuquiac eta beharria emoçue ene ahoco erabaquiari.

7. Jaincoa çuen gueçurraren beharretan othe da, çuec haren alde enganioca minçatzeco?

8. Jaincoaren lagunçara heldu othe çarete, eta haren alde erabaquitzera hari çarete?

9. Ala hori othe da Jaincoaren gogaraco, ceinarençat deusere ez baita gorderic? ala hura engana uste duçue guiçon bat beçala çuen maulez?

10. Berac jaçarrico darotzuete, ceren amarruca baitaducaçue haren alderdia.

11. Higuituco den beçain sarri, asaldutan eçarrico çaituztete; eta çuen gainera erorico da haren ganicaco laztura.

12. Çuen orhoitzapena jarrico da herrautsaren pare, eta çuen buruac lohira bihurtuac içanen dira.

Irakurri kapitulu osoa Job 13