Itun Zaharra

Itun Berria

Job 11:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Aldiz Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen:

2. Hambat erasten duenac, ençunen ere ez othe du? Ala guiçon elhetsua çucençat ilkiren othe da?

3. Çuri bakarric guciac egonen othe dira ixilic? Eta orotaz irri eguin duqueçunean, ez othe da nihor içanen çuri ahalquearen emateco?

4. Erran duçu ecic: Jauna, garbi dira ene solasac eta xahu naiz çure aitzinean.

5. Oxala minçatzen balitzaitzu Jaincoa eta idec baleçaçu bere ahoa,

6. Çuri erakustecotzat bere çuhurciaren itzalpeac eta cembat den hedatua haren leguea, eta guero adi deçaçun haren ganic hainitz gutiago ardiesten duçula çure tzartasunac merecitzen du-en baino!      

7. Eçagutzen othe ditutzu bada ceric diren haren bideac? osoqui othe daquiçu haren gucizco ahala?

8. Cerua baino goragoa da, eta çu nola hel? Ifernua baino barnagoa da, eta çu nola sar haraino?

9. Haren hedadurac xitzen ditu lurraren lucetasuna, eta itsasoaren çabaltasuna.

10. Baldin oro eragotz edo batera bil baletza, enferra norc eguin lioçoque?

11. Alabainan eçagutzen du guiçonen ergueltasuna; eta tzarqueria ikusten duenean, ez othe çaio beguira egoten?

12. Guiçon erguela hazten da hampurusquerian, eta uste du libro sorthu dela basastoaren umea beçala.

Irakurri kapitulu osoa Job 11