Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 5:19-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Erran baleçate: Certaco gare Jainco Jaunac eguin darozquigu hauquiec guciac? ihardetsiren dioçute: Nola bazterrerat utzi bainauçue eta çuen lurrean cerbitzatu baituçue jainco arrotza, hala cerbitzaturen ditutzue arrotzac çuena ez den lurrean.

20. Berri hau eramaçue Jacoben etcheari, eta adiaraz çaçue Judaren etcheari, erraten duçuelaric:

21. Adi çac, populu çoro, bihotzic ez ducana; beguiac içaqui, eta ikusten, beharriac içaqui, eta aditzen ez ducana.

22. Ez othe çarete bada ene beldur içanen, dio Jaunac; eta ez othe çarete lotsatuco ene aitzinean? Nic itsasoari eman diot legarra mugarri, bethicotzat legue hautsico ez duena; eta tirainac jokatuco dire eta ecin gaindituco dute; hantuco dire, bainan ez dute iraganen.

23. Populu horri ordean bihotz bat eguin çaio sinhetsgogor eta bihurria; guibelerat eguin dute eta goan dire.

24. Eta ez dute beren baithan erran: Beldur içan gaitecen gure Jainco Jaunarençat, ceinac ematen baitarocu goiçaroco eta berantaroco uria bere ordutan, ceinac urtheco usten nasaicia ematen baitu.

25. Çuen gaixtaqueriec irakurraraci dituzte horiec; eta çuen bekatuec debecatu dute onguia çuen ganic;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 5