Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 5:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Igan çaitezte horren harrasien gainera eta urra çatzue; etzaçuela hargatic arras xahu; errotic athera çatzue horren ganicaco gandoac, ceren ez baitire Jaunarenac.

11. Alabainan Israelgo etcheac eta Judacoac gaixtoqui hautsi dute ene leguea, dio Jaunac.

12. Ukatu dute Jauna, eta erran dute: Ez da Jaincoa, eta etzaicu asturugaitzic ethorriren; ez ditugu ikusiren ezpata eta gosetea.

13. Airera minçatu dire profetac, eta etzen hequietan Jaincoaren hitza. Hau guerthaturen çaiote beraz.

14. Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Hitz hori atheratu duçuelacotz, huna non nic ere suzco ematen ditudan çure ahoan ene hitzac, eta populu hori eçarcen dut egur eta suac erreco du.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 5