Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 5:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ingura çatzue Jerusalemeco carricac; beguira çaçue, ikusatzue bazterrac, bilha çaitezte horgo placetan, hean aurkituren duçuen guiçon bat çucenari bere bidea ematen dioena, cintasunari darraiona, eta hiriari barkaturen diot.

2. Eta balira ere erraten dutenac: Ala Jauna! Cin hori halaber gueçurca eguin leçaquete.

3. Çure beguiac, Jauna, cintasunari beguiratzen dire; jo ditutzu, eta ez dute minic erakutsi; xehacatu ditutzu, eta gaztigua ez dute nahi içan onhetsi; harria beçala gogortu dituzte belharrac, eta ez dute nahi içan bihurtu.

4. Nic, berriz, erran dut: Erromesac dira beharbada eta çoroac, Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea ez daquitenac.

5. Goanen naiz beraz handietara, eta minçatuco natzaiote; hequiec ecen eçagutzen dituzte Jaunaren bidea eta beren Jaincoaren leguea. Eta huna hequiec oraino hobequi batean hautsi dutela uztarria eta trencatu lokarriac.

6. Horren gatic lehoinac oihanetic sarrasquituren ditu, otsoac ilhuncean xahuturen ditu, lehoinabarra erne egonen da hequien hirien gainera; handic ilkico den gucia, harrapatua içanen da; ceren murrucatu baitire hequien legue-hausteac, eta gogortu baitire makurrean.

7. Certaz eztituco ahal natzaitzu? Çure semeec bazterrerat naute, eta jainco ez direnez cin eguiten dute; ase ditut eta berceen emazteequin kutsatu dire, eta lilitchoaren etchean lohiquerian ibili.

8. Çaldi berotuac eta garainoac iduri bilhacatu dire; bakotcha bere lagunaren emazteari irrincinaz dago.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 5