Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 42:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Erran balin bacineçate ordean: Ez gure lur huntan egonen, ez dugu ençunen gure Jainco Jaunaren hitza,

14. Dioçuelaric: Ez holacoric, bainan Eguiptoco lurrera eguinen dugu; han ez dugu guerlaric ikusico, ez turuta durrundarric adituco, ez-eta goseteric jasanen; eta han egonen gare:

15. Aria hortaz, adi çaçue orai Jaunaren hitza, Judaco ondarrac: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Baldin itzulcen baduçue çuen beguithartea Eguiptoan sarceco, eta sarcen baçarete, han egoteco;

16. Çuec icitzen çaituzteten ezpatac, han, Eguiptoco lurrean atzemanen çaituztete; eta gosetea, ceinaren grina baituçue, Eguipton lothuco çaitzue, eta han hilen çarete.

17. Eta beren beguitharteac itzulico dituzten guciac Eguiptoan sarceco, han egoteco gogoz, hilen dira ezpatatic, gosete eta içurritetic; hequietaric bat ez da gueldituco, ez-eta nic hequien gainera erakarriren dudan gaitzari itzurico.

18. Alabainan hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Nola ene hasarrea eta gaitzidura biztu baitira Jerusalemdarren contra, orobat biztuco da ene gaitzidura çuen contra, Eguipton sarthu çaitezquetenean, eta içanen çarete burhoztagarri eta lotsagarri, madaricionetan eta laidotan; eta ez duçue guehiago ikusiren lur hau.

19. Huna Jaunaren hitza çuen gainean, Judaco ondarrac: Eguiptorat ez sar; jaquiçue ongui, egun lekucotasun eguin darotzuedala,

20. Çuen buruac ditutzuela enganatu; ecen bidali nauçue gure Jainco Jauna gana dioçuelaric: Guretzat othoitz eguioçu gure Jainco Jaunari, eta edocein gauça erran deçaçun gure Jainco Jaunac, hala-hala erraguçu gucia, eta eguinen dugu.

21. Eta erran darotzuet egun, eta ez duçue ençun çuen Jainco Jaunaren minçoa, çuen gana igorri nauen gauça gucien gainean.

22. Orai beraz jaquinen duçue ongui, ezpatatic, gosete eta içurritic hilen çaretela, egoteco gogoz sarthu nahi içan duçuen toquian.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 42