Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 23:34-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Eta profeta, eta apheça, eta populua erranen duena: Jaunaren sorta, hainaren, eta haren etchearen ikarcera goanen naiz.

35. Hau erranen dioçute bakotchac çuen lagunari eta çuen anaiari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac?

36. Eta ez da guehiago aiphaturen Jaunaren sorta; ceren bakotchac sortatzat içanen baitu bere solasa; eta gaizquiraco baliatu baituçue Jainco biciaren, armadetaco Jaunaren, gure Jaincoaren hitza.

37. Hau erranen dioçu profetari: Cer ihardetsi du Jaunac? cer erran du Jaunac?

38. Erraten baduçue ordean: Jaunaren sorta; horren gatic, hau dio Jaunac: Erran duçuelacotz hitz hau: Jaunaren sorta; nic çuetara igorri ondoan nioelaric: Etzaçuela erran Jaunaren sorta;

39. Aria hortaz, huna non eramanen çaituztedan sorta bat beçala, eta ene aitzinetic bazterrerat arthiquiren çaituztet çuec eta hiria, çuei eta çuen arbasoei eman içan darotzuedana.

40. Eta eçarrico çaituztet bethico laidotan, bethico hidoi, orhoitzapenetic behinere eceztaturen ez denean.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 23