Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 23:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta ene arthaldearen ondarrac bilduco ditut lur gucietaric, ceinetara iraici baititut; eta itzularacico ditut beren landetara, eta berhatuz eta murrucatuz goanen dira.

4. Eta hequien gainera eraiquiren ditut arçainac, eta alhaturen dituzte; ez dira guehiago icialduran eta ikaran içanen; eta molçotic bat ez da bilhatu beharco, dio Jaunac.

5. Hara non heldu diren egunac, dio Jaunac, eta Dabidi eraiquiren diot ondoco prestu bat; eta erregue bat erreguinaturen da, eta çuhurra içanen da; eta lurraren gainean çucenari emanen dio bere bidea eta çucentasima beguiratuco du.

6. Egun hequietan salbatua içanen da Juda, eta Israel descansu bethean egonen da; eta hau da erregue hari emanen dioten icena: Jauna gure çucena.

7. Horren gatic, huna, dio Jaunac, heldu dira egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena

8. Bainan: Bici bedi Jauna, Israelen etcheco umeac atheratu eta erakarri dituena ipharreco lurretic, eta lur gucietaric, ceinetara iraici bainituen! Eta beren lurrean egonen dira.

9. Profetei: Ene bihotza trencatua da ene baithan; ikaratu dira ene heçurrac; eguina naiz guiçon hordi baten pare, eta arnoac nahasi duen guiçona iduri, Jaunaren aitzinean eta haren hitz sainduen aitzinean.

10. Ecen liçunqueriaz bethea da lurra; burhoen gatic nigarrez dago lurra, mortuco celhaiac agor eguinac dira; eta hequien urhatsa gaixtoa içan da eta hequien indarra behar ez-beçalacoa.

11. Ecen lohitu dira profeta eta apheça, eta hequien tzarqueriac aurkitu ditut ene etchean, dio Jaunac.

12. Horren gatic hequien bidea içanen da limburtegui bat beçala ilhumbean; ecen bulkaturen dituzte eta han erorico dira; asturugaitzac ecen ekarriren diozcatet gainera, ikustera goanen natzaiotenean, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 23