Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 23:25-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Aditu ditut profeta hequiec erasi dituztenac, ene icenean gueçurra profetisatuz, eta erranez: Amets eguin dut, amets eguin dut.

26. Noiz arteo holacoac içanen othe dira gueçurra eta beren bihotzeco liluramenduac profetisatzen dituzten profeten bihotzean?

27. Ene populuari hequiec ahançaraci nahi diote ene icena beren ametsez, ceinac bakotchac bere hurbilecoari erasten baitiozca; hala-nola Baalec hequien arbasoei ahançaraci baitzaroeten ene icena.

28. Amets bat duen profeta, amets erraten hari bedi; eta ene hitza duenac, ene hitza cintasunean erran beça; lastoac cer ikusteco du oguiarequin? dio Jaunac.

29. Ene hitzac ez othe dire sua beçalacoac, dio Jaunac, eta harria xehacatzen duen mailu bat iduri?

30. Horren gatic, dio Jaunac, huna non bihurcen natzaioten profetei, ceinec beren hurbilecoei estalcen baitiozcate ene hitzac.

31. Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten beren mihiac erabilcen dituzten profetei, eta erraten dutenei: Jauna da minçatu.

32. Huna non, dio Jaunac, bihurcen natzaioten profeta gueçur amesten hari direnei, hequien barraiatzen eta beren gueçur eta sendagailez ene populuaren çorarazten hari direnei, nic igorri ez ditudalaric eta ez diotedalaric deusere manatu, eta ceinac ez baitire deusetaco baliatu populu huni, dio Jaunac.

33. Baldin beraz populu horrec, edo profeta batec, edo aphez batec eguiten badarotzu galde hau: Cer çaio Jaunari sorta? ihardetsiren dioçute: Çuec çaizcote sorta: aria hortaz, dio Jaunac, iraiciren çaituztet ene ganic.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 23