Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 5:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Gure primança arrotzetara, gure etcheac atzeetara dire iragan.

3. Umeçurz, aitaric gabe direnac beçala eguinac gare, eta gure amac alhargunac iduri.

4. Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra.

5. Dixiduca aitzinean eraman gaituzte; nekatuençat phausatzeric etzen.

6. Eguiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu escua, oguiz bethetzea gatic sabela.

7. Gure aitec bekatu eguin dute, eta ez dire guehiago; eta guc jasan ditugu hequien gaizquiac.

8. Gathibuac nausitu çaizquigu, eta nihor etzen hequien escuetaric gure libratzeco.

9. Gure bicien menturan, ezpaten artetic gure oguia harcen guinduen mortuan.

10. Gosearen hesturec kaldatu dute gure larrua labe bat beçala.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 5