Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5

Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

JEREMIAS PROFETAREN OTHOITZA

1. Orhoit çaite, Jauna, guri guerthatu çarocunaz; beguira çaçu eta ikus gure laidoa.

2. Gure primança arrotzetara, gure etcheac atzeetara dire iragan.

3. Umeçurz, aitaric gabe direnac beçala eguinac gare, eta gure amac alhargunac iduri.

4. Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra.

5. Dixiduca aitzinean eraman gaituzte; nekatuençat phausatzeric etzen.

6. Eguiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu escua, oguiz bethetzea gatic sabela.

7. Gure aitec bekatu eguin dute, eta ez dire guehiago; eta guc jasan ditugu hequien gaizquiac.

8. Gathibuac nausitu çaizquigu, eta nihor etzen hequien escuetaric gure libratzeco.

9. Gure bicien menturan, ezpaten artetic gure oguia harcen guinduen mortuan.

10. Gosearen hesturec kaldatu dute gure larrua labe bat beçala.

11. Ahalquea eman diote Sionen emaztequiei, eta nescatchei Judaco hirietan.

12. Beren escuz urkatu dituzte buruçaguiac, çaharren beguitharteac ez ditu ahalcatu.

13. Lohiqueriaco erabili dituzte guiçon-gazteac, eta haurrac makilaren azpian erori dire.

14. Çaharrac galdu dire atheetaric, eta guiçon-gazteac eresia cantatzaileetaric.

15. Sunsitu da gure bihotzeco bozcarioa, eta deithoretara bihurtu dire gure cantuac.

16. Gure burutic erori da koroa; çorigaitz guri, ceren eguin dugun bekatu!

17. Aria hortaz gobeldu da gure bihotza, ilhundu gure beguia;

18. Ecen herrautsia da Siongo mendia eta han dabilça haceriac.

19. Çuc ordean, Jauna, egundainotic badirauçu, eta menderen mendetan iraunen du çure tronuac.

20. Cergatic ahanciren gaituçu bethico, eta bazterrerat utziren gaituçu mendeen lucetasunean?

21. Çure gana bihurraraz gaitzatzu, Jauna, eta bihurturen gare; berri çatzu gure egunac, hastetic ciren beçala.

22. Bainan hastandu eta iraici gaituçu; hasarre gaitzean sarthu çare gure contra.