Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias Profetaren Deithoreac 5:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orhoit çaite, Jauna, guri guerthatu çarocunaz; beguira çaçu eta ikus gure laidoa.

2. Gure primança arrotzetara, gure etcheac atzeetara dire iragan.

3. Umeçurz, aitaric gabe direnac beçala eguinac gare, eta gure amac alhargunac iduri.

4. Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra.

5. Dixiduca aitzinean eraman gaituzte; nekatuençat phausatzeric etzen.

6. Eguiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu escua, oguiz bethetzea gatic sabela.

7. Gure aitec bekatu eguin dute, eta ez dire guehiago; eta guc jasan ditugu hequien gaizquiac.

8. Gathibuac nausitu çaizquigu, eta nihor etzen hequien escuetaric gure libratzeco.

9. Gure bicien menturan, ezpaten artetic gure oguia harcen guinduen mortuan.

10. Gosearen hesturec kaldatu dute gure larrua labe bat beçala.

11. Ahalquea eman diote Sionen emaztequiei, eta nescatchei Judaco hirietan.

12. Beren escuz urkatu dituzte buruçaguiac, çaharren beguitharteac ez ditu ahalcatu.

13. Lohiqueriaco erabili dituzte guiçon-gazteac, eta haurrac makilaren azpian erori dire.

14. Çaharrac galdu dire atheetaric, eta guiçon-gazteac eresia cantatzaileetaric.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias Profetaren Deithoreac 5