Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 44:8-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Çaku buruetan aurkitu dugun dirua, guibelerat ekarri dugu Canaango lurretic; eta nola daiteque ebatsi dugula çure nausiaren etchetic urhe edo cilharra?

9. Çure cerbitzarietaric edoceinen baithan causituco baita bilhatzen duçuna, eta haina hila içan bedi, eta gu içanen gare çure nausiaren gathibu.

10. Hunec erran cioten: Eguin bedi çuen hitzaren arabera: ceinaren baithan causituco baita, eta haina içan bedi ene gathibu; berceac garbi içanen çarete.

11. Beraz berehala çakuac lurrera jautsiric, bakotchac berea idequi çuen.

12. Etche-guiçonac, handienetic hasiric ttipieneraino ikartu cituen, eta basoa aurkitu çuen Benjaminen çakuan.

13. Orduan hauquiec, soinecoac urraturic eta astoac berriz cargaturic, hirira itzuli ciren.

14. Eta Juda bere anaiequin lehembicicoric sarthu cen Josepen gana (ecen etzen oraino leheneco lekutic atheratua), eta guciec bardin arthiqui cituzten haren aitzinean beren buruac lurrera.

15. Hunec erran cioten: Certaco nahi içan duçue holaco lana eguin? ala ez daquiçue asmatzeco jaquitatean ez dudala pareric?

16. Judac erran cioen: Cer ihardetsico dugu ene jaunari? edo cer erranen dugu, edo cer aitzaquia deçaquegu çucenqui? Jaincoac atzeman du çure cerbitzarien gaixtaqueria: huna non garen guciac ene Jaunaren gathibu, gu eta haina ceinaren çakuan aurkitu baita basoa.

17. Josepec ihardetsi çuen: Urrun ni ganic holacoric eguinen baitut: basoa ebatsi duena, bera içan bedi ene gathibu; bainan çuec çoazte libroric çuen aitaren gana.

18. Bada Judac, hurbilago goanic, erran cioen lotsaric gabe: Othoizten çaitut, ene jauna, çure cerbitzariac solas eguin ahal deçan çure beharrira, eta ez betzaizco samur çure muthilari; ecen Faraonen ondotic çare çu,

19. Ene Jauna. Lehenic galdeguin dioçute çure cerbitzariei: Baduçue aita edo anaia bat?

20. Eta guc ihardetsi dugu gure jaunari: Badugu aita bat çaharra, eta anaia gaztetto bat, çaharcean sorthu çaioena, ceinaren ama beraganicaco anaia hila baita; hura bakarra da bere amarenganicacoa, eta aitac xitqui du maite.

21. Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Erakar darotaçue: eta ene beguiac eçarrico ditut haren gainean.

22. Guc, ene jauna, ihardetsi darotzugu: Haurrac ez deçaque utz bere aita: ecen utz baleça, aita hil laiteque.

23. Eta erran dioçute çure cerbitzariei: Çuen anaia ttipiena ez bada çuequin heldu, ez duçue guehiago ikusiren ene beguithartea.

24. Beraz igan garenean çure cerbitzari gure aita gana, kondatu diozcagu gure jaunac erran guciac.

25. Eta gure aitac ihardetsi içan du: Bihur çaitezte, eta guri eros bihi aphur bat.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 44