Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 36:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bada Esauc hartu cituen bere emazteac, eta semeac, eta alabac eta bere etcheco jende guciac, eta abereac, eta Canaango lurrean içan ahal cituenac: eta goan cen berce ephaitza batera, eta bereci cen bere anaia Jacoben ganic.

7. Ecen hainitz aberats ciren, eta etzaiztequen elkarrequin egon, beren ibilbidetaco lurrac ere ecin jasan cetzazqueen arthaldeen ostea gatic.

8. Eta Esauc eguin çuen bere ogoitza Seirgo mendian: hura bera da Edom.

9. Hauquiec dira Esau, Edomen aitaren ondocoac, Seirgo mendian.

10. Eta hauquiec dira haren semeen icenac: Eliphaz, Esauren emazte Adaren semea; Errahuel ere, haren emazte Basemathen semea.

11. Eta Eliphacen semeac içan ciren: Theman, Omar, Sepho, eta Gatham, eta Cenez.

12. Bada, Thamna cen Esauren seme Eliphacen ohaidea, ceina erdi baitzen Amalequez. Horiec dira Esauren emazte, Adaren semeac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 36