Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 23:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta deithoretic alchatu cenean, minçatu cen Sethen semeei, erraten ciotelaric:

4. Arrotz eta bideante bat naiz çuen lekuan: indaçue çuen artean hobi baten çucena ehorz deçadan ene hila.      

5. Hethen semeec ihardetsi çuten, ciotelaric:

6. Ençun gaitzatzu, Jauna, gure artean çare Jaincoaren aitzindari bat: çure hila gure hobi hautatuetan ehorz çaçu: nihorc ecin debecatuco darotzu çure hila bere hobian eçarcea.

7. Abraham xutitu cen eta gurthu leku hartaco jendearen aitzinean, ceina Hethen ganic jausten baita:

8. Eta erran cioten: Ongui baçaitzue ehorz deçadan ene hila, ençun neçaçue, eta enetzat bitharteco hel çaquiozquite Efron Seorren semeari,

9. Eman deçadan bere landa-çolan duen har-cilo bikuna: bere balio ederrean utz dieçadan çuen aitzinean eta eçar neçan hobi baten jabe.      

10. Efron Hethen semeen artean egoten cen. Eta ihardetsi cioen Abrahami, hiri hartaco athera bilcen ciren guciec aditzen çutela, erraten çuelaric:

11. Ene Jauna, ez da hori hola içanen, bainan hobequi ençun çaçu erraten darotzudana: Ematen darotzut ene landa eta hartan den har-ciloa, ene populuaren semeac lekuco: ehorz çaçu çure hila.

12. Abraham gurthu cen toqui hartaco jendearen aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 23