Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 20:8-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Abimelequec, gauaz berehala jaiquiric, deithu cituen bere sehi guciac: eta solas horiec oro erran ciotzaten, eta guiçon guciac ikaratu ciren.

9. Abimelequec deithu çuen Abraham ere, eta erran cioen: Cer eguin darocuçu? Cer gaizqui eguin darotzugu, erorrarazteco hambateco gaitza ene eta ene erresumaren gainera? behar etzinduena eguin darocuçu.

10. Eta berriz ere auhendatuz erran çuen: Cer ikusi duçu hola eguiteco?

11. Abrahamec ihardetsi çuen: Gogoetan egotu naiz ene baithan, erraten dudalaric: Leku huntan ez da beharbada Jaincoaren beldurric, eta hilen naute ene emaztea gatic:

12. Bercelaz-ere ene arreba da eguiazqui, ene aitaren alaba, eta ez ene amarena, eta emaztetzat hartu dut.

13. Bada, Jaincoac ene aitaren etchetic ilkiaraci nauenean, erran diot ene emazteari: Eguin diçadaçu ikustate hau: Sarthuco garen toqui gucietan erranen duçu çure anaia naicela.

14. Abimelequec eman cioizquien beraz Abrahami ardiac eta idiac, eta muthilac eta nescatoac: eta bihurtu cioen Sara bere emaztea,

15. Eta erran cioen: Lurra çuen aitzinean dago; çaude atseguin duqueçun toquian.

16. Eta Sarari erran cioen: Huna non eman diotzadan mila cilharrezco çure anaiari, hori da bela bat içan deçaçunçat beguien gainean guerthatzen çaren gucien aitzinean; eta orhoit çaite ibilico çaren toqui orotan içan çarela harrapatua.

17. Guero Abrahamec othoitz eguinic, Jaincoac sendatu çuen Abimelec eta haren emaztea eta haren nescatoac, eta amatu içan ciren:

18. Ecen Jaunac agortu cituen Abimelequen etcheco emaztequi gucia, Sara Abrahamen emaztea gatic.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 20