Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 20:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Abimelequec, bada, etzuen hura uquitu, eta erran çuen: Jauna, hilen othe duçu jende jaquitategabea eta çucena?

5. Horrec berac ez othe darot erran: Ene arreba da: eta berac ere: Ene anaia da? Eguin dut hori ene bihotzeco lañotasunean, eta escuetaco garbitasunean.

6. Jaincoac ihardetsi cioen: Badaquit bihotz lañoan eguin duçula: horren gatic beguiratu çaitut bekaturic ene alderat etzineçan eguin, eta etzaitut utzi haren uquitzera.

7. Orai beraz bihur çoçu emaztea senharrari, ceren profeta baita: eta othoitz eguinen du çuretzat, eta bicico çare: bainan ez baduçu bihurtu nahi, jaquin çaçu heriotzez hilen çaretela çu eta çureac diren guciac.

8. Abimelequec, gauaz berehala jaiquiric, deithu cituen bere sehi guciac: eta solas horiec oro erran ciotzaten, eta guiçon guciac ikaratu ciren.

9. Abimelequec deithu çuen Abraham ere, eta erran cioen: Cer eguin darocuçu? Cer gaizqui eguin darotzugu, erorrarazteco hambateco gaitza ene eta ene erresumaren gainera? behar etzinduena eguin darocuçu.

10. Eta berriz ere auhendatuz erran çuen: Cer ikusi duçu hola eguiteco?

11. Abrahamec ihardetsi çuen: Gogoetan egotu naiz ene baithan, erraten dudalaric: Leku huntan ez da beharbada Jaincoaren beldurric, eta hilen naute ene emaztea gatic:

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 20