Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 11:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada lurrac etzuen hizcunça bat baicic eta molde berean minçatzen ciren oro.

2. Eta guiçonac abiatu cirenean iguzqui-sorthaldetic, celhai bat aurkitu çuten Senaarreco lurrean, eta han eguin içan çuten beren egoitza.

3. Eta batac berceari erran cioten: Çatozte, adrailuac eguin detzagun eta erre detzagun suan. Içan cituzten beraz adrailuac harri orde, eta naslica cimendutzat.

4. Eta erran çuten: Çatozte, guretzat eguin detzagun hiri bat eta dorre bat, cascoaz cerua joco duena: eta ospetan eçar deçagun gure icena, bazter gucietara barraia gaiten baino lehen.

5. Jauna jautsi içan cen bada Adamen semeec eguiten cituzten hiriaren eta dorrearen ikustera.

6. Eta erran çuen: Huna populu bakar bat, eta oroc minçaia bera dute; eta hasi dute lan hau, eta ez dute burutic utzico osatu artecan.

7. Çatozte beraz, jauts gaiten, eta hor nahas deçagun horien hizcunça, batac bercea adi ez deçançat.

8. Eta horrela barraiatu cituen Jaunac toqui hartaric bazter gucietara, eta utzi çuten hiriaren eguitea.

9. Aria hortaz hiriari emana içan citzaioen icençat Babel, han nahasia içan celacotz lur gucico minçaia: eta Jaunac barraiatu cituen guiçonac handic bazter orotara.

10. Hina Semen ondocoac: Semec ehun urthe bacituen Arphacsad içan çuenean, uholdea iragan-eta bi urtheren buruan.

11. Eta Arphacsad içanez gueroz, Sem bici içan borz ehun urthe, eta içan cituen semeac eta alabac.

12. Arphacsadec hogoi eta hamaborz urthetan içan çuen Sale.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 11