8. Eta erran du: Gucia gatic populu hau enea da, ukatzen ez nauten umeac dire: eta hequien salbatzaile eguin da.
9. Hequien hestura gucietan, ez du uko eguin, eta haren aitzineco aingueruac salbatu ditu; bere maithacundean eta bere beraztasunean berac ditu berrerosi, eta soinean ekarri eta jasan ditu mendeco egun oroz.
10. Hequiec ordean hasarrera ekarri dute, eta atsecabe eman diote haren sainduaren izpirituari; eta hura etsai bihurtu çaiote, eta berac herrautsi ditu.
11. Eta orhoitu da Moisen mendeco egunez eta bere populuaz: Non da horiec itsasotic atheratu dituena bere arthaldeco arçainequin? non da horien erdian bere sainduaren izpiritua eçarri duena;
12. Ceinac bere beso ospetsuaz escuin eraman baitu Moise; ceinac urratu baititu urac, bethico gogorcea gatic bere icena;
13. Ceinac eraman baititu ondar-leceac barna, hala-nola mortua gaindi çaldi bat behaztopatzen ez dena?
14. Celhaiera jausten den çaldia iduri, eta Jaunaren izpiritua içatu da haren bidari; hala erakarri duçu çure populua, çure icena ospetsu eguitea gatic.
15. Beguira çaçu cerutic, eta ikusaçu çure egoitza saindu eta çure ospearen erditic; non dire çure karra eta çure indarra, çure barne samur eta urricalmenduac oro? Baratu dire ene gainetic.
16. Alabainan çu çare gure aita; Abrahamec ez gaitu eçagutzen; Israelec ez daqui nor garen: çu çare, Jauna, gure aita, gure berrerostea, eta egundainoticacoa da çure icena.
17. Cergatic ceiherraraci gaituçu, Jauna, çure bideetaric; gogorraraci duçu gure bihotza, ez gaitecen içan çure beldur? Bihur çaite çure cerbitzari, çure primançaco leinuen cariaz.
18. Guti citzaioten çure populu sainduaz nausi içatea; gure etsaiec çango-pean ibili dute oraino çure sainduteguia.
19. Eguinac gare hatsarrian guinen beçala, gure Jaun etzinenean oraino, eta çure icena gure gainera deitzen etzenean.