Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 63:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Bakarric haritu naiz lacoan lehercen, eta jendaietaric guiçon bat etzen enequin; oincatu ditut ene gaitziduran, eta lehertu ene hasarrean; eta hequien odola hedatu da ene soinecoetan, eta lohitu du ene jauncia oro.

4. Ecen gogoan dut aspercundeco eguna, ethorri da ene berrerospeneco urthea.

5. Ingurura beguiratu dut, eta lagunceco nihor etzen; bilhatu naiz, eta lagundu nauenic ez da içatu; bainan asqui cen ene besoa, eta ene gaitzidurac lagundu nau.

6. Ene iraquiduran oinen azpian erabili ditut populuac; ene gaitziduran hordiaraci ditut, eta lurrerat arthiqui hequien indarrac.

7. Orhoituren naiz Jaunaren urricalmenduez; Jaunaren laudorioac cantaturen ditut Jaunac bihurtu darozquigun gucien gainean eta bere beraztasunaren eta urricalpen handi gucian arabera Israelen etcheari eguin diozcan nihonereco onguien gainean.

8. Eta erran du: Gucia gatic populu hau enea da, ukatzen ez nauten umeac dire: eta hequien salbatzaile eguin da.

9. Hequien hestura gucietan, ez du uko eguin, eta haren aitzineco aingueruac salbatu ditu; bere maithacundean eta bere beraztasunean berac ditu berrerosi, eta soinean ekarri eta jasan ditu mendeco egun oroz.

10. Hequiec ordean hasarrera ekarri dute, eta atsecabe eman diote haren sainduaren izpirituari; eta hura etsai bihurtu çaiote, eta berac herrautsi ditu.

11. Eta orhoitu da Moisen mendeco egunez eta bere populuaz: Non da horiec itsasotic atheratu dituena bere arthaldeco arçainequin? non da horien erdian bere sainduaren izpiritua eçarri duena;

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 63