Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 5:5-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.

6. Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin.

7. Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac.

8. Çorigaitz hari çaretenei etchea etcheari uztarcen, landa landari eratchiquitzen toquia escastu arteo! Çuec bakarric içan behar othe çarete lurraren erdian egoteco?

9. Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...!

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 5