Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 5:4-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Cer cen guehiago ene mahastiari eguin behar nioenic eta eguin ez diodanic? ez othe nuen iguriquitzeco eman cetzan mahats onac, eta basac ekarri ditu?

5. Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.

6. Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin.

7. Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac.

8. Çorigaitz hari çaretenei etchea etcheari uztarcen, landa landari eratchiquitzen toquia escastu arteo! Çuec bakarric içan behar othe çarete lurraren erdian egoteco?

9. Horiec ene beharrietara dira, dio armadetaco Jaunac: Etche elemenia hori ez bada mortu eguiten...! etche handi eta eder horiec ez badira nihor gabe guelditzen...!

10. Ecen hamar golde mahastic emanen dute pegar bat arno; eta hogoi eta hamar gaitzeru hacic, hirur gaitzeru bihi.

11. Çorigaitz goicetic hordiqueriaco jaiquitzen, eta mozcortu arteo edaten arratseraino haritzen çaretenei!

12. Non da guitarra, lira, atabala, xirola, arno, çuen barazcarietan baicic; eta ez duçue ikusten Jaunaren lana, eta ez dioçuete beguiratzen haren escuetaco eguincei.

13. Hargatic ene populua gathibu içan da eramana, ez duelacotz adimenduric içan; eta handi-mandiac gosez hil dira, eta jendea egarriz ihartu.

14. Hargatic çabaldu du ifernuac bere barnea, eta neurriric gabe idequi bere ahoa; eta hazcarrac, eta populua, eta handiac eta ospedunac harat jautsico dira.

15. Eta makurtu beharco da guiçona, beheratua içanen da indarduna, eta aphalduac içanen dira handien beguiac.

16. Eta goretsia içanen da armadetaco Jauna bere juiamenduaz, eta Jainco saindua saindu içanen da erakutsia çucenari emanen dioen bideaz.

17. Eta bildotsac alhatuco dira nahi duten beçala; eta mortu hequiec, berriz gorituac, arrotzen içanen dira haztoqui.

18. Çorigaitz gaixtaqueria hutsalqueriaco lokarriequin, eta bekatua orguetaco hedeac beçala herrestatzen ditutzuenei!

19. Ceinec erraten baituçue: Higui bedi, eta laster ethor bedi eguin gogo duena, ikus deçagunçat; hurbil bedi, ethor bedi Israelgo sainduaren asmua, eta jaquinen dugu cerica den.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 5