Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 5:2-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta berroz hersi du, eta harriac kendu diozca, eta landare hautaz eguin du; haren erdian dorre bat alchatu du eta laco bat eguin; guero iguriqui mahatsac onac athera cetzan, eta basac atheratu ditu.

3. Orai beraz, oi Jerusalemdarrac eta Judaco guiçonac, juia çaçue ene artean eta ene mahastiaren artean.

4. Cer cen guehiago ene mahastiari eguin behar nioenic eta eguin ez diodanic? ez othe nuen iguriquitzeco eman cetzan mahats onac, eta basac ekarri ditu?

5. Eta orai erakutsiren darotzuet cer eguinen diodan ene mahastiari. kenduco diot hesia, eta egonen da nahi duenac larru; urratuco diot harrasia eta egonen da helcen denac oinca.

6. Eta mortu eraguinen dut; ez da içanen ez moztua, ez haitzurtua; lapharrac eta elhorriac iganen dira, eta hedoiei manaturen daroet ez dioçoten gainera uriric eguin.

7. Armadetaco Jaunaren mahastia, Israelen etchea da, eta Judaco guiçona iguriqui dut haren ganic eguitate çucena, eta huna tzarqueria; iguriqui dut çucembidea, eta huna deihadarrac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 5