Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 5:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Non da guitarra, lira, atabala, xirola, arno, çuen barazcarietan baicic; eta ez duçue ikusten Jaunaren lana, eta ez dioçuete beguiratzen haren escuetaco eguincei.

13. Hargatic ene populua gathibu içan da eramana, ez duelacotz adimenduric içan; eta handi-mandiac gosez hil dira, eta jendea egarriz ihartu.

14. Hargatic çabaldu du ifernuac bere barnea, eta neurriric gabe idequi bere ahoa; eta hazcarrac, eta populua, eta handiac eta ospedunac harat jautsico dira.

15. Eta makurtu beharco da guiçona, beheratua içanen da indarduna, eta aphalduac içanen dira handien beguiac.

16. Eta goretsia içanen da armadetaco Jauna bere juiamenduaz, eta Jainco saindua saindu içanen da erakutsia çucenari emanen dioen bideaz.

17. Eta bildotsac alhatuco dira nahi duten beçala; eta mortu hequiec, berriz gorituac, arrotzen içanen dira haztoqui.

18. Çorigaitz gaixtaqueria hutsalqueriaco lokarriequin, eta bekatua orguetaco hedeac beçala herrestatzen ditutzuenei!

19. Ceinec erraten baituçue: Higui bedi, eta laster ethor bedi eguin gogo duena, ikus deçagunçat; hurbil bedi, ethor bedi Israelgo sainduaren asmua, eta jaquinen dugu cerica den.

20. Çorigaitz gaizquia onguitzat eta onguia gaizquitzat deitzen, ilhumbeac argui orde eçarcen, kiretsa goçoarençat eta goçoa kiretsarençat harcen ditutzuenei!

21. Çorigaitz ceronen beguietan çuhur eta ceronen idurira gurbil çaretenei!

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 5