Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 33:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Nigarrez eta iraunguia dago lurra; Liban ahalquetan, eta itsustua da; Saron mortua iduri eguina da; Basan eta Carmel herrautsiac dira.

10. Jaiquico naiz orai, dio Jaunac; orai aguertuco dut ene goratasuna, orai erakutsico dut ene indarra.

11. Suz ernalduren çarete, lastoz erdico; çuen izpirituac suac beçala iretsico çaituztete.

12. Eta suac bazterrac erre ondoan, guelditzen diren hautsac iduri içanen dira jendaiac, elhorri bilduac erretzen ohi diren beçala.

13. Urrun çaretenec, adi çaçue cer eguin dudan; eta hurbilecoec eçagutaçue ene indarra.

14. Gaixtaguinac Sionen laztuac içan dira, ikarac hartu ditu aleguiacariac. Çuetaric nor egonen ahal da su erregarriarequin? çuetaric nor dagoque bethirainoco kalden erdian?

15. Nor-ere baitabila çucembidean eta eguiaz minço baita; norc-ere hastandu baitu bide makurreco ontasuna, eta escuac iharrosi baititu dohain tzar orotaric; norc-ere tapatzen baititu beharriac ez aditzea gatic solas odolcoiac, eta beguiac hersten baititu gaizquiaren ez ihcusteco;

16. Baina egonen da leku goretan; guerenden gaineco hazcargailuetan içanen du bere egoitza gora; hari oguia emana çaio, haren urac xuxen ethorrico dira.

17. Haren beguiec ikusiren dute erregue bere edertasunean eta lurrari beguiraturen diote urrundic.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 33