Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 33:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta çuen buluzquinac bilduac içanen dira, hala-nola bilcen baitira brucoac, brucoz cilhoac bethetzen direnean beçala.

5. Goretsia da Jauna, ceren leku goran dagoen; Jaunac Sion bethe du çucenaz eta çucentasunaz.

6. Eta fede ona içanen da çure egunetan; çuhurcia eta jaquitatea içanen dira salbamenduco aberastasunac; Jaunaren beldurra da haren ontasuna.

7. Huna non ikusleac campoetan heiagoraz abiatuco diren, eta baquezco bidalquinac nigarrez egonen diren minqui.

8. Bideac galduac dira; nihor ez da bidexquetan iragaiten; hautsi du batasuna, herrautsi ditu hiriac, guiçonez ez daduca esquerric.

9. Nigarrez eta iraunguia dago lurra; Liban ahalquetan, eta itsustua da; Saron mortua iduri eguina da; Basan eta Carmel herrautsiac dira.

10. Jaiquico naiz orai, dio Jaunac; orai aguertuco dut ene goratasuna, orai erakutsico dut ene indarra.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 33