19. Ez duçu ikusico populu ahalquegabe, populu hizcunça gaitzecoa; haletan non ecin ardiets baiteçaçuque haren minçaia limicatua ceintan çuhurciaric ez baita.
20. Beguira çaçu Sioni, gure besta-buruetaco hiriari; çure beguiec ikusiren dute Jerusalem, egoitza aberatsa, berce nihorat ecin-eramanezco olha; eta haren ciriac ecin atheratuco dira behinere, eta haren socac ez dira trencatuco;
21. Ceren gure Jaunac han bakarric baitu erakusten bere ospagarritasuna; han, hibaien lekuac bazterrac ditu guciz çabal eta idequiac; arraularien uncia ez da handic iraganen, eta hirur lerrotaco pinaça handiac ez du trebesatuco;
22. Ecen Jauna da gure juiea, Jauna da gure leguemailea, Jauna gure erreguea: berac salbaturen gaitu.
23. Hire soquec amor eman die, eta ez dira on içanen: hire masta haletan duc, min eçagutgailua heda ez baiteçaquec. Orduan çathituco dira harrapaquin handietaco buluzquinac; mainguac lothuco dira harrapaquinari.
24. Eta hurbilean dagoenac ez du erranen: Ahitua naiz; eta Jerusalemen egoten den populua bekatutic xahutua içanen da.