Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 33:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta suac bazterrac erre ondoan, guelditzen diren hautsac iduri içanen dira jendaiac, elhorri bilduac erretzen ohi diren beçala.

13. Urrun çaretenec, adi çaçue cer eguin dudan; eta hurbilecoec eçagutaçue ene indarra.

14. Gaixtaguinac Sionen laztuac içan dira, ikarac hartu ditu aleguiacariac. Çuetaric nor egonen ahal da su erregarriarequin? çuetaric nor dagoque bethirainoco kalden erdian?

15. Nor-ere baitabila çucembidean eta eguiaz minço baita; norc-ere hastandu baitu bide makurreco ontasuna, eta escuac iharrosi baititu dohain tzar orotaric; norc-ere tapatzen baititu beharriac ez aditzea gatic solas odolcoiac, eta beguiac hersten baititu gaizquiaren ez ihcusteco;

16. Baina egonen da leku goretan; guerenden gaineco hazcargailuetan içanen du bere egoitza gora; hari oguia emana çaio, haren urac xuxen ethorrico dira.

17. Haren beguiec ikusiren dute erregue bere edertasunean eta lurrari beguiraturen diote urrundic.

18. Lure bihotza beldurrean alhaturen da: non da guiçon escolatua? non da legueco hitzac pilatzen cituena? non da haurren irakaslea?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 33