7. Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.
8. Bainan buruçaguiaren asmuac içanen dira buruçaguiari dihoazquionetaric, eta cargudunen gainean jarrico da.
9. Emaztequi aberatsac, jaiqui çaitezte, eta adi çaçue ene minçoa; nescatcha gogo sendocoac, beharrietara har çaçue ene solasa.
10. Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico.
11. Baldi çaitezte, andre aberatsac; asalda çaitezte, gogo sendocoac; biluz çaitezte, eta ahalquez estal; tinca çuen guerriac.
12. Deithora çaitezte çuen haurren, çuen lur maitearen, çuen mahasti gorien gainean.
13. Elhorriac eta lapharrac içanen dira ene populuaren lurraren gainean; cembatez hobequi hiri bozcariotsuco etche atseguinezcoetan!
14. Ecen etcheac utziac dira, osteac hustu du hiria, ilhumbe belçac bethico jarri dira har-cilhoen gainean. Han hartuco du basastoac atseguin, han alhaturen dira arthaldeac,
15. Goratic izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat içanen da Carmelen, eta Carmel oihan batençat hartuco da.
16. Eta mortuan egonen da çucentasuna, eta Carmelen gainean jarrico çucembidea.