Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 32:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco.

7. Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.

8. Bainan buruçaguiaren asmuac içanen dira buruçaguiari dihoazquionetaric, eta cargudunen gainean jarrico da.

9. Emaztequi aberatsac, jaiqui çaitezte, eta adi çaçue ene minçoa; nescatcha gogo sendocoac, beharrietara har çaçue ene solasa.

10. Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico.

11. Baldi çaitezte, andre aberatsac; asalda çaitezte, gogo sendocoac; biluz çaitezte, eta ahalquez estal; tinca çuen guerriac.

12. Deithora çaitezte çuen haurren, çuen lur maitearen, çuen mahasti gorien gainean.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 32