Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 29:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta nola gose denac ametsetaric jaten baitu, eta atzarcen denean sabela huts baitu; eta nola egarri denac, ametsetaric edaten baitu, eta atzarcen denean, oraino egarriz ahitua eta barnea hutsic baitago; hala-hala içanen da Siongo mendiaren contra gudu eguin duten jendaia gucien ostea.

9. Harri eta baldi çaitezte, kordocan eta andarca ibil çaitezte; hordi çaitezte, bainan ez arnoz; canti çaitezte, ez ordean hordi içanez;

10. Ecen Jaunac çuen gainera buhatuco du lo hatsa; hersico ditu çuen beguiac, itsutuco ditu çuen profeta eta buruçagui ikuspendunac.

11. Eta profeta gucien ikuspenac çuençat içanen dira, iracurcen daquien bati ematen den liburu ciguilatu batetaco hitzac beçala. Erranen diote: Iracur çaçu hau. Eta ihardetsico dut: Ecin dirot, ciguilatua baita.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 29