Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 29:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ariel inguratuco dut hersgailuz, eta ilhun eta deithoretan içanen da, eta içanen da Ariel iduri.

3. Eta inguru gucian ustei batez beçala inguratuco haut, eta tranchada bat alchatuco dut hire aitzinean, eta hazcargailuac eçarriren ditut hire sethiatzeco.

4. Eta aphaldua içanen haiz, luphetic minçatuco haiz, eta luphetic ençunen da hire solasa; eta hire minçoa içanen da pithonarena luphetic iduri, eta hire solasa içanen da lupheticaco gurgura bat beçala.

5. Eta hi haiçatuco hautenen ostea içanen da herrauts xehea iduri, eta hire contra nausitu direnen ostea içanen da hala-nola haiceac daramatzan ilhaunac;

6. Eta hori içanen da batbateco tarrapata bat. Armadetaco Jauna Arielen ikustera ethorrico da, ihurçuri, lur-ikaren erdian; xirimola, phesia eta su iresle baten garraren burrumba lazgarriarequin.

7. Eta Arielen contra guducatu diren jendaqui gucien ostea, eta Arieli guerla eguin, et hura sethiatu, eta haren contra nausitu direnac oro içanen dira ametsetaco gabazco itchurapen bat iduri.

8. Eta nola gose denac ametsetaric jaten baitu, eta atzarcen denean sabela huts baitu; eta nola egarri denac, ametsetaric edaten baitu, eta atzarcen denean, oraino egarriz ahitua eta barnea hutsic baitago; hala-hala içanen da Siongo mendiaren contra gudu eguin duten jendaia gucien ostea.

9. Harri eta baldi çaitezte, kordocan eta andarca ibil çaitezte; hordi çaitezte, bainan ez arnoz; canti çaitezte, ez ordean hordi içanez;

10. Ecen Jaunac çuen gainera buhatuco du lo hatsa; hersico ditu çuen beguiac, itsutuco ditu çuen profeta eta buruçagui ikuspendunac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 29