Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 29:14-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Horren gatic huna non, populu hori hobequi harriaraciren dudan berce sendagaila gaitz eta espantagarri batez ecen çuhurcia galduco da horren guiçon çuhurren baitharic, eta itsutuco da horren umoen adimendua.

15. Çorigaitz çuei ceinac çuen bihotzen barnean sarthuac baitzaudezte, Jaunari gorde nahiz çuen xedea; ceinen eguinçac ilhumbetacoac baitira, eta erraten baituçue: Norc ikusten gaitu, eta norc daqui gure berri?

16. Tzarra da çuen gogoeta hori, hala-nola buztina baxereguilearen contra asmutan sar baledi, eta lanac erran baleço lanthu duenari: Ez nauc hic eguin; eta baxerac erran baleço eguin duenari: Etzaic aditzen.

17. Ez othe da oraino ephe guti laburric barnean Liban aldatuco Carmelera, eta Carmel ez othe da oihan batençat hartuco?

18. Eta egun hartan gorrec adituco dituzte liburuco hitzac, eta itsuen beguiec ikusico dute ilhumbeen eta lambroaren artetic.

19. Eta guiçon eztien bozcarioa handituco da Jauna baithan, eta beharrac bozcarioz jaucico dira Israelgo sainduaren baithan;

20. Ceren erori baita nausi çabilana, xahutu baita trufaria, eta eragotziac baitira gaizquirat atzarriac çaudenac;

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 29