Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 29:11-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta profeta gucien ikuspenac çuençat içanen dira, iracurcen daquien bati ematen den liburu ciguilatu batetaco hitzac beçala. Erranen diote: Iracur çaçu hau. Eta ihardetsico dut: Ecin dirot, ciguilatua baita.

12. Eta liburua emanen çaio iracurcen ez daquien bati, eta erranen diote: Iracur çaçu. Eta ihardetsico du: Ez daquit iracurcen.

13. Eta Jaunac erran du: Populu hori ahoz hurbilcen çaitalacoz eta ezpainez handiesten nauelacoz, bainan horren bihotza ene ganic urrun baita, eta guiçonen legue eta irakasmenen araberacoa baita horrec enetzat duen beldurra;

14. Horren gatic huna non, populu hori hobequi harriaraciren dudan berce sendagaila gaitz eta espantagarri batez ecen çuhurcia galduco da horren guiçon çuhurren baitharic, eta itsutuco da horren umoen adimendua.

15. Çorigaitz çuei ceinac çuen bihotzen barnean sarthuac baitzaudezte, Jaunari gorde nahiz çuen xedea; ceinen eguinçac ilhumbetacoac baitira, eta erraten baituçue: Norc ikusten gaitu, eta norc daqui gure berri?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 29