Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 24:18-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta hau guerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea cilhora erorico da; eta cilhotic itzurico dena, artean içanen da atzemana; ceren ceru goretaric idequiac baitira ur-jauciac eta iharrosiac içanen baitira lurraren asentuac.

19. Lurra joca içanen da urratua, lurra carrascaca içanen da lehertua, lurra dardaraca içanen da iharrosia.

20. Lurra hordia beçala andarca kordocan ibilico da; eta kendua içanen da, gau batençat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarqueriac lehertuco du; erorico da, eta ez du jaiquitzera eguinen.

21. Eta hau içanen da: Egun hartan Jauna aguertuco da ceruco armadaren ikustera hergoretan, eta lurreco erregue lurrean direnen ikustera.

22. Eta molço batera putzuan içanen dira bilduac, eta han presondeguian hersiac; eta asco egunen buruan ikartuac içanen dira.

23. Eta ilharguia ahalquez gorrituco eta urthuco da, armadetaco Jauna erregue jarrico denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua içanen denean bere çaharren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 24