Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 22:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hiri oihuz eta jendez bethea, hiri bozcariotsua: hire hilac, ez ditun ezpataz hilac, ez ditun guerlan hil.

3. Hire buruçagui guciec batean iheseguin diten; gogorqui estecatuac içan ditun; atzemanac içan diren guciac, elkarrequin estecatuac eta urrun eramanac içan ditun.

4. Hargatic erran dut: Guibela çaitezte ni ganic, ixurico ditut nigar minac; ez abia niri sosegu eman beharrez ene populuco alabaren xahupenaren gainean.

5. Hau da ecen hilcequetaco, eta oincapenetaco, eta nigarretaco eguna, Ikuspeneco haranera armadetaco Jainco Jaunac igorria, urratzen duelaric harrasia eta ikaragarri aguercen mendi gainean.

6. Eta Elamec hartu du gueci-uncia, çaldizcoaren orga-lasterra, eta erredolac biluci du harrasia.

7. Eta hire haran hautac orga-lalerrez içanen dira betheac, eta hire athean jarrico ditun çaldizcoac.

8. Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 22