Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 22:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ikuspeneco haranaren desmasia. Cer dun hic ere, hegazteguietara gucia igaiteco?

2. Hiri oihuz eta jendez bethea, hiri bozcariotsua: hire hilac, ez ditun ezpataz hilac, ez ditun guerlan hil.

3. Hire buruçagui guciec batean iheseguin diten; gogorqui estecatuac içan ditun; atzemanac içan diren guciac, elkarrequin estecatuac eta urrun eramanac içan ditun.

4. Hargatic erran dut: Guibela çaitezte ni ganic, ixurico ditut nigar minac; ez abia niri sosegu eman beharrez ene populuco alabaren xahupenaren gainean.

5. Hau da ecen hilcequetaco, eta oincapenetaco, eta nigarretaco eguna, Ikuspeneco haranera armadetaco Jainco Jaunac igorria, urratzen duelaric harrasia eta ikaragarri aguercen mendi gainean.

6. Eta Elamec hartu du gueci-uncia, çaldizcoaren orga-lasterra, eta erredolac biluci du harrasia.

7. Eta hire haran hautac orga-lalerrez içanen dira betheac, eta hire athean jarrico ditun çaldizcoac.

8. Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea.

9. Ikusiren ditutzue Dabiden hirico urradurac cembat diren uso; eta bilduren ditutzue behereco arrainteguico urac.

10. Eta kondatuco ditutzue Jerusalemgo etcheac, eta etche urratzen harico çarete harrasiaren hazcarceco.

11. Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 22